• Idiazabalgo Gaztaren Jatorri-Deitura Kontrolatuak eta Eusko Label Kalitateak eskatzen dituzten azpiegitura hauek ditugu gure gazta egiteko eta gure arkumeak hazteko:
  • Pabiloia: 1.100 metro karratukoa.
  • Korta: 840 metro karratukoa. Bertan bikotearen ardiak neguan babestu eta erditu egiten dute.
  • Jetzitegia edo jezteko gela: ardiak jezteko arauak betetzen dituzten instalazioak.
  • Gaztandegia: gazta egiteko lekua da.
  • Heltzeko ganberak: behin gazta egin eta gero, hotzean gordetzeko ganberetan biltegiratuta gelditzen da.
  • Denda: denda txiki bat ere badaukate, bertan zuzenean Maribel eta Asierrek egindako gazta saltzeko.

San Pedroko Baserriak - C/ Gorostiza, 4 - ZIGOITIA (Araba)

Tfnoa: 635 008 846