Gure ardiak ondo zaintzea da guretzat lehena, eta horri esker kalitate handiko gazta dugu eta eskari handia duten esneko arkumeak hazten ditugu.

Gazta: gure gazta etxeko artaldearen esnearekin egiten da soil-soilik; artaldeak udan eta udazkenean Gorbeiako larreetan ibiltzen dira, eta neguan eta udaberrian Zigoitiako larreetan.

Arkumea: hilabete batez hartzen dute gure arkumeek beren amaren esnea, harik eta 5-8 kilorekin, kanalean irekita, saltzen ditugun arte. Ardiak umea izateko prozesu guztia gainbegiratzen dugu, eta are gehiago erditu aurreko hilabete lehenagotik aurrera. Gure arkumeek genetika-kalitate kontrola daukate.

San Pedroko Baserriak - C/ Gorostiza, 4 - ZIGOITIA (Araba)

Tfnoa: 635 008 846